2016(e)ko urriaren 21(a), ostirala

Ongi etorri hezkuntzaren iraultzara!

Sarrera gisa, lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizuet nire bloga bisitatzearren, espero dut zuen gustukoa izatea. Maider Iza nauzue, Berrikuntza minorreko ikaslea. Blog honetan mundu digitalaren inguruan mintzatuko naiz. Izan ere, jakin badakigu egun teknologiek hezkuntzan daukaten pisua gero eta handiagoa dela, hortaz, irakasle izango garen heinean, ezinbestekotzat jotzen dut mundu honetan murgiltzea. Gizartea aurrerantz doa eta horrekin batera hezkuntza. Hori dela eta, nor da atzean gelditu nahi dena?
Argi utzi nahi dut teknologia berriak ez direla helburu, helburua hezkuntza esanguratsu bat eskuratzea da. Helburu hori bete dadin, ordea, teknologia berriak ditugu tresna gisa. Izan ere, badaude irakaskuntza – ikaskuntza asko erraztu duten bideak: hezkuntza birtuala, on-line ikasbidea, ikaskuntza telematikoa, konektibismoa, e-learning-a … abaniko zabal hau ikusirik, badirudi teknologia berriek hezkuntzari bira bat eman nahi diotela, hau ikusirik, berrikuntzaren aroan sartzen ari garela ozen esan genezake. Hori dela eta, ongi etorri hezkuntzaren iraultzara!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina