2016(e)ko urriaren 22(a), larunbata

CINTE 16

Euskal Herriko Unibertsitateak, Campus Birtualaren bitartez, Teknologia Berriak eta Hezkuntza Joerak Nazioarteko Kongresura joateko aukera eskaini zigun. Hitzaldiak, urriaren 4-5-6 ean eman ziren. Eskainiriko aukera paregabea izan zen, ezezagun genituen hainbat ideia berrikuntzaren inguruan eskuratu baikenituen.
Lehenbizi, Iñaki Goirizelaiak ( EHUko errektorea) hausnarketarako bide eman zioten ondorengo hitz hauek erabilirik, hasiera eman zion kongresuari: “Aldaketa une batean gaude, aldaketa gizarte eta egituretan eta horrek hezkuntzari ere eragiten dio”. Aldaketa hitza izan zen Goirizelaiaren hitzaldiko protagonista, hezkuntza, gizarte iraultza horretatik kanpo ez dagoela adierazi baitzuen. Goirizelaiak, teknologia berrien garrantzia azpimarratu zuen, haien erabilpen egokia ere adieraziz. Ondoren, Jorge Tapia Valdés aditua izan genuen, hezkuntza erreformaz mintzatu zen, orokorrean jendea ez dela akordio batetara heltzen ( Chile gogorarazten dio baieztapen honek) azpimarratu zuen. Erreforma bat, berrikuntza erabilita aldaketa bat sortzea dela dio, aldatu beharrekoak, edukiak, metodologia, plangintzak, estrategiak etab direla esanez. Baina aldaketa eta berritzea ez dela gauza bera dio, liburu tradizional bat erabiltzea eta teknologiaren bitartez liburu bera erabiltzea gauza desberdinak direla dio, bertan, aurrerapen eza susmatzen dela adieraziz. Izan ere, adibide horretan aldatzen den gauza bakarra liburuaren materiala da, ez ezagutza bera.
Bigarren aditua, Julio Cabero Almenara daukagu. Sevillar honek, ezagutzaren gizartean gaudela adierazi zuen. Gaur eguneko gizartea gizarte likido batekin konparatu zuen, non guztia arina, flexiblea … dela esanez. Ondorengo edukietan moldaketa eman dela adieraziz:
Bestalde, Caberok hezkuntzaren ildotik, garaien konparaketa egin zuen. Aspaldi ikasleek, irakaslearen bezalako ezagutza transmititzen baldin bazuten (errepikapena), hamar bat eskuratzen zuten, ezagutza antzeko transmitituz aldiz, nota baxuagoa eskuratzen zuten. Irakaskuntza mota hori absurdotzat hartzen du, gizartea aldatzen ari baita. Hortaz, transformazioa hezkuntzak ere behar duela adierazten zuen.
Bigarren egunari, Xabier Basogain (UPV) ek eman zion hasiera. Hezkuntza mundua hobetzeko, gauza berriak sortzen jakin behar genuela adierazi zuen. Gaur egun hezkuntzan erabiltzen diren metodologia zein edukiak egokiak dira? Galdera planteatu zuen, erantzuleen arabera, erantzun bat edo beste bat jasoko genuela adieraziz. Erantzuleen artean PISA aukeratu zuen adibidetzat. Aditu honek, materia modernoa curriculumean sartu beharko genukela adierazi zuen, matematikan oinarritu zen batik bat, gibernetika, kalkulu diskretua, pentsamendu probabilistikoa, scratch etabar aukera politak zirela transmitituz.
Bestalde, bideo konferentziak, skype, miriada … egiten zutela adierazi zuen, honela, lurralde ezberdinetako tutore zein ikasleekin kontaktuan jarritzeko bidea zuten.
Aditu honek, batik bat Marvin Minsky eta Seymour Papert-i batik bat eskerrak eman nahi izan zuen.
Miguel Ángel Conde Gonzálezek (Leongo unibertsitatea), informazioa boterea zela adierazi zuen. Baina nola kudeatzen da? Nori zuzenduta dago? Internetarekin kontu handia izan behar dugula adierazi zuen, zati hau batik bat oso interesgarria iruditu zitzaidan, gure identitatea bertan markaturik agertzen delako, hau da, askotan, birritan pentsatu gabe internetetik zerbait erosterakoan esaterako, lasai - lasai gure datu pertsonalak idazten ditugu, gure pribatasuna arriskuan jartzen ari garela kontuan izan gabe.
Egun, informazio ugari almazenatzen ari garela adierazi zuen, garbigailuak ere interneten almazenatzen direnaren adibidea jarriz. Honako adibide hau ere erabili zuen: “quien compra pañales, compra zerbeza” hori dela eta, marketinaren arduradunek objektu bakoitza punta bakoitzean jarri zuten, honela, bezeroek supermerkatua rekorritzeko eta negozioa handiagotu dadin.
“Data”-n inguruan mintzatuz, ondorengo piramide hau aipatu zuen.
Jose Antonio Torres González (Jaengo unibertsitatea) hitzaldian inklusibitatearen inguruan mintzatu zen. Hezkuntzan oraindik asko egiteko dagoela adierazi zuen, teknologia, formazioa … laguntza gisa daukagula esanez. TIK-ak adibidez, berdintasun eskubidea eskaini ditzakete baina horien erabilpen ezak, desberdintasuna ekar dezakeela adierazi zuen. Izan ere, badaude argi indarrik ez daukaten eskolak ere eta horrek gizartearekiko desberdintasuna sortzen du (Peruko eskola batzuk adibiderako). Beraz, hezkuntza guztietan metodologia berritzaileak existitu beharko litzatekela zesan zuen. Inklusibitatea guztiok daukagun eskubidea izan beharko litzatekela ozen adieraziz.
Azkenik, Mª Dolores Castrillo de Larreta-Azelain. UNED. Mooc-en inguruan mintzatu zen eta Manuel Cebrián de la Sernak (Malagako unibertsitatea) ikaskideen taldeen tamainak PLE portfolioetan eragina zuela, denbora igaro ahala protfolioen eboluzioa, PLE portoflioak ebaluatzeko errubrikak … azaldu zituen. Ebaluazioari garrantzi berezia emanez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina