2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena

2. Modulua: Begirada bat irakasleen ikuspuntutik.

Mooc kurtsoen bilaketa:
Mooc hitza akronimo bat da bere jatorrera ingelesetik dator: Massive Online Open Courses. Konektibismoa du helburu, berrikuntzari loturiko irakaskuntza eskaintzen digu online kurtsoen bitartez. 2008an sortua izan zen eta ordutik hona gorakada izugarria eduki du. Izan ere, plataforma ireki eta dohain bat izateak erabiltzaile ugari erakartzea lortu du. Behin Mooc zer den azaldu dugularik, dauden motak bereiziko ditugu:
Cmooc: Online kurtso hau, konektibista da, dokumentuak linean elkarbanatzeko, blog batean elkar idazteko, kooperatiboki lan egiteko … aukera eskaintzen digu. Ebaluazioari dagokionez, ezagutzen eskuraketa izango litzateke.
Xmooc: Mooc mota hau berriz, batik bat duki eta zereginetan oinarritzen da. Ebaluaketa test edo galderen bitartez ematen da.
Mooc kurtsoa: Nuevos escenarios de aprendizaje digital (2ª edición)
Mooc mota: Mooc hibrido
Plataforma: Miriadax
Ezaugarriak: - Egunerokotasunean gure ikasleak nola formatu eta aurki ditzaketen arazoei irtenbidea ematen laguntzen digu.
- Pentsamendu konputazionala zer den eta egunerokotasunean nola ematen den aurkezten digu.
- Bestalde, pentsamendu konputazionalean murgiltzen gaitu, scratch programa aurkeztuz.
- Kurtso honen bitartez, ikaslea gai izango da testuinguru konputazionalean agertzen zaizkion arazoei aurre egiteko eta scratch programaren partaide izateko.
Linka: https://miriadax.net/web/pensamiento-computacional-en-la-escuela-2ed
Mooc kurtsoa: Aprendizaje Cooperativo (1a edición)
Mooc mota: Cmooc
Plataforma: EducaLab
Ezaugarriak: - Era zuzenean kooperazioa lantzen da.
- Sekuentzia didaktikoen programaketa ematen da.
- Kooperazioa nagusitzen den zereginak diseinatu behar dira.
- Kooperazioa egokia aurrera eramateko maneiu eta erremienta esanguratsuak erabiltzen irakasten da.
Linka: http://mooc.educalab.es/courses/INTEF/INTEF168/2016_ED1/about
Mooc kurtsoa: Aprendiendo a aprender: Poderosas herramientas mentales con las que podrás dominar temas difíciles.
Mooc mota: Xmooc
Plataforma: Coursera
Ezaugarriak: - Ikasterako orduan burmuinak nolako papera jokatzen duen azaltzen digu.
- Ikaskuntzaren ilusioez, memoria teknikoez … mintzo da.
- Pentsamendu eta bizitzaren ikusmolde aldaketan oinarritzen da.
- Nola ikasi eta zeri garrantzia eman azaltzen digu, aholkuak eskainiz.
Linka: https://www.coursera.org/learn/learning-how-to-learn
Mooc Kurtsoa: English in Early Childhood: Language Learning and Development.
Mooc mota: Cmooc
Plataforma: Futurelearn
Ezaugarriak: - Adituen eskutik haurrek ingelesa nola ikasten duten irakasten da.
- Artikuluak, bideoak … material ugariren bitartez informazioa eskaintzen da.
- Aholkuak eskaintzen dira, bai profesional zein guraso izan direnen eskutik.
- Debateak, elkarrizketak … egiteko aukera, parte hartze aktibo bat sustatuz.
Linka: https://www.futurelearn.com/courses/english-in-early-childhood

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina